13:35ean
'Tranpa bertikala' dokumentala estreinatuko da igande honetan ETB-1en
A.H.
EITB
Alberto Zerain himalaista eta Juan Carlos Arrieta eskaladorearen Everest-Hornbein bidea egiteko expedizioa jarraituko du saioak.
ETB-1ek Tranpa bertikala dokumentala eskainiko du igande goizean. Alberto Zerain himalaistak 2010ko iraia-urrian Everest Hornbein bidetik igotzeko egindako saiakera azaltzen du saioak. Hasiera batean igoera bakarrik egiteko intentzioa zuen Zerainek, baina geroxeago Juan Carlos Arrieta eskaladorearekin elkartu zen expedizioari biak elkarrekin ekiteko.
Dokumentalak Hornber bidearen historiaren berri emango du eta bi alpinistak bere saiakeran jarraituko ditu momentu oro. Horrela, ikus-entzuleek bidaia eta hasiera puntura egindako hurbilketa biziko dute eta Katmandú hiriaz zein hango jendea ezagutu edota Nepal eta Tibeteko paisai harrigarrien lekuko izango dira. Saiakera osoan zehar protagonistekin egongo dira, kanpaleku nagusian eta mendiak dakartzan pasarte ezberdinei aurre eginez, elur jausiak, eguraldia, saiakera ezberdinak, etab.
Horrez gain, dokumentalak goiko mendizaletasunarekin erlazio zuzena duten hainbat pertsonaia elkarrizketatuko ditu, horien artean, Juan Ignacio Lorente Tximist expedizioaren burua, Pou anaiak (eskalatzaileak), Aitor Elduaien (kirol kazetaria) eta Juan Vallejo (himalaista). Gainera, mota honetako kirola babestu izan duten erakundeetako ordezkariek ere parte hartuko dute dokumetalean, Xabier Agirrek (Arabako diputatu nagusi ohia) eta Patxi Lazcozek (Gasteizko alkate ohia), besteak beste.
Tranpa bertikala igande honetan emitituko da goizeko 13:35etik aurrera ETB-1en.