22:30ean
Telmo Esnalen 'Dantza' pelikula, gaur gauean, ETB1en
EiTB
Dantza tradizionalen unibertsoa eta haren sinbologiaren ikuspegitik landutako bizitzaren eta heriotzaren zikloari buruzko istorioa da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
ETB1ek Telmo Esnal zinegilearen Dantza pelikula eskainiko du gaur, 22:30ean. Bizitzaren eta heriotzaren zikloari buruzko istorioa da, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza.
Gai unibertsalak lantzen ditu pelikulak, baina sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona, hain zuzen ere. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat da: izatearen mirariari buruzko kontaketa.
Telmo Esnal zinegilearekin batera, Juan Antonio Urbeltz koreografoa eta Koldobika Jauregi zuzendari artistikoa aritu dira, 15 dantza konpainietako 250 dantzarirekin batera.
Dantza filma gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en. Streaming bidez ikusteko aukera ere izango da eitb.eus-en eta EiTB Nahieran-en 15 egunez egongo da.