Kargatzen...
Itxi

HERRI IKUSKIZUNA

"Aiherrako Kabalkada" emanaldia, gaur gauean, ETB1n

EiTB

Leer en Castellano

Aiherrako antzezle, musikari, bertsolari eta dantzariek eskainitako herri agerraldiak 'Aiherra, Nafarroako leihoa' du izena.

"Aiherra, Nafarroako leihoa" kabalkada. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

Gaur, abuztuak 16, Euskal Telebistako "Oholtzan" tarteak "Aiherrako Kabalkada" ikuskizuna eskainiko du. 21:00etatik aurrera Aiherrako antzezle, musikari, bertsolari eta dantzariek herriko frontoian emandako funtzioa izango da ikusgai.  

2019ko irailean Nafarroa Behereako Aiherra herrian kabalkada egin zuten lehenbiziko aldiz herriaren historian. Kabalkadak kale antzezkizunak dira, herritarren ekimenez antolatuak eta eginak. 200 lagun baino gehiagok parte hartu zuten Aiherra, Nafarroako leihoa izena duen antzezpenean. Ikuskizun alai, koloretsu eta biziak, dantzariak, musikariak, zaldunak, makilariak, zapurrak, bertsolariak eta banderariak bildu zituen.