ZINEMA
Drama, abenturak eta akzioa ETB2ko bazkalondoan eta EiTB Nahieranen
Euskal Telebistak "Un rancho familiar", "La venganza de Eva", "Algo casi perfecto", "La joven del pantano", "Perdida en el Amazonas" eta "Paraiso perdido" filmak eskainiko ditu.
ETB2k larunbat eta igande arratsaldean hainbat pelikula eskainiko ditu, bikotearekin, familiarekin, lagunekin edo bakarrik gozatzeko, nahi duzun moduan!
Gainera, Un rancho familiar filma izan ezik, gainerako guztiak EiTB Nahieranen 30 egunez ikusgai izango dira.
Abuztuak 22, larunbata
Un rancho familiar
Zuzendaria: Charles Robert Carner.
Aktoreak: Jon Voight, Teri Polo, James Caan eta abar.
Laburpena: Eskarmentu handiko baserritar batek burokrazia federalari aurre egitera behartuta ikusten du bere burua. Bat-batean, bere aspaldiko etsai dirudun bat agertzen da eta Texaseko bere baserri maitea berea ez dela leporatzen dio.
Ordua: 16:15ean.
La venganza de Eva
Zuzendaria: Christine Kabisch.
Aktoreak: Francis Fulton-Smith, Elisabeth Lanz, Thomas Limpinsel, Jasmin Lord eta abar.
Laburpena: Bere ama hil ondoren, Evak Ingalaterrara bidaiatzen du, aita bilatzeko asmoz. Honek, bere herrialdera joan zen emazteaz banantzeko, baina inoiz ez zen itzuli. Aita ere hil dela konturatzen denean, Evak abokatu bat kontratatzen du herentzia berreskuratzeko, baina horretarako bere aitaren emazteari eta bere anaiordeei egin beharko die aurre.
Ordua: 17:40tan.
Algo casi perfecto
Zuzendaria: John Schlesinger.
Aktoreak: Madonna, Rupert Everett, Benjamin Bratt eta abar.
Laburpena: Abbie Rynolds ama izan nahi duen yoga irakaslea da, baina bere multilagunak utzi berri du. Abbiek Roberten laguntza jasotzen du, mutilak gustoko dituen laguna. Bi lagunen arteko pasiozko gau zoro baten ostean, alkohola medio, Abbie haurdun geratzen da. Umearen zaintza partekatzea erabakitzen dute, baina egoera korapilatzen da.
Ordua: 19:15ean.
Abuztuak 23, igandea
La joven del pantano
Zuzendaria: Axel Barth.
Aktoreak: Robert Atzorn, Jytte-Merle Böhrnsen, Alexandra Neldel eta abar.
Laburpena: Herri txiki bateko polizia buruak, duela 20 urteko krimena argitu nahi du erretiroa hartu baino lehen: neska gazte baten gorpua zingiran agertu zen. Iragana ikertzean, biktimaren laguna izandako gizon baten eta bere emaztegaiaren harremana arriskuan jartzen duten hainbat sekretuz jabetzen da.
Ordua: 16:15ean.
Perdida en el Amazonas
Zuzendaria: Carlo Rola.
Aktoreak: Felix Klare, Isabell Gerschke, Edita Malovcic eta abar.
Laburpena: Duela bost urte, Robertek bere emaztea istripu batean galdu zuen Amazonasen. Mediku batekin bizitza berregiteko zorian dagoenean, argazki bat jasotzen du eta bere emaztea jendetzaren artean ikustatzen du. Bizirik jarraitzen duela konbentzituta, Brasilera bidaiatzen du, baina aurkitzen duenean, emazteak ez du bera ezagutzen.
Ordua: 17:40tan.
Paraiso perdido
Zuzendaria: Judith Kennel.
Aktoreak: Katja Flint, Martin Brambach, Mala Emde eta abar.
Laburpena: Hawaiiko hondartzetan surfean aritzen ari den bitartean Jonas desagertzen da. Bere gurasoek, lur jota, haraino bidaiatzen dute, bizirik aurkitzeko itxaropenarekin, baina handik gutxira Jonasen hilotza itsasoan agertzen da. Handik aurrera, bere heriotzaren zergatia jakiteko borroka abian jarriko dute.
Ordua: 19:15ean.