Itxi

22:30ean

"Plazandreak" pilota txapelketako final handia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Leer en Castellano

Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko dute finala Reyes Azkoitiaren taldeak eta Mikel Inunziagaren taldeak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Uztailean 3an hasi eta zortzi jardunaldiren ondoren, gaur jokatuko da "Plazandreak" pilota txapelketako final handia, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Reyes Azkoitiaren eta Mikel Inunziagaren taldeak arituko dira 2020ko txapela lortzeko lehian. 

Mikel Inunziagaren taldea Iera Agirre, Arrate Bergara eta Amaia Aldai pilotariek osatzen dute; Reyesena, berriz, Irantzu Etxebestek, Nora Mendizabalek eta Olatz Arrizabalagak.

Lehengo finalerdian, Reyesen taldea gailendu zen Erlantz Garciaren taldearen aurkako lehian, eta bigarren finalerdian, Mikel Inunziagaren taldea nagusitu zen Naroa Elizalderen taldearen aurka.

Iñigo Aiestaranek, Gentzane Aldaik eta Elena Azpeitiak egingo dute finalaren kontakizuna. 20:00etan jokatuko da, baina 22:30ean izango da ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai. Ez galdu!

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)