Kargatzen...
Itxi

Parte hartzeko deialdia

Asmatuko al zenuke baserritar ona izaten? Proba ezazu ETBko saio berrian!

EiTB

Baserri-munduaz ezer ez dakiten kaletarrei parte hartzeko deialdia zabaldu du Euskal Telebistak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Baserri-mundua ardatz izango duen lehiaketa abiatuko du Euskal Telebistak udazkenean ETB1en, eta mundu horretan murgiltzeko prest dagoen jendearen bila dabil. Asmatuko ote zenuke baserritar ona izaten? Probatzeko prest egongo zinateke?

Saioaren lantaldeak honako deialdia egiten du: "Baserri-munduaz ezer ere ez dakien kaletarra zara? Ausartuko zinateke baserriko bizimodu gogorra probatzera? Zatoz Euskal Telebistako lehiaketa berrira! 20 partaide esperientzia eta elkarbizitza ahaztezin batean".

Izena emateko, WhatsApp mezu bat bidali behar da 608 320 896 zenbakira edo proiektuak@orioprodukzioak.eus helbidera idatzi.

Bideoak (1)