Itxi

Audientzia

"El Club del Tupper" azken saioa asteleheneko audientzia-buru, beste behin

EiTB

Leer en Castellano

Javi Sierrak aurkeztutako gastronomia saioak % 11,0ko audientzia-zatia eta 204.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.

Joseba Beloki, Karmele Larrinaga, Juanito Oiarzabal eta Javi Sierra. EiTBren bideo bateko irudia

"El Club del Tupper" ETBko sukaldaritza saioa ordutegi nagusiko saiorik ikusiena izan zen beste behin. Bederatzigarren eta azken atalak % 11,0ko audientzia-zatia bereganatu zuen. Halaber, 204.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Urrezko tuperra irabazi zuten lehenengo hiru irabazleak izan ziren protagonista, Juanito Oiarzabal, Joseba Beloki eta Karmele Larrinaga. Hala ere, urrezkoa barik, diamantezko tuperra lortzea zuten helburu.

Uda osoan ikusgai izan dugun "El Club del Tupper" saioak   batez beste, % 14,2ko audientzia-zatia bereganatu du eta 207.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

Informazio gehiago (2)