22:30ean
Turismo industriala Euskadin, gaur gaueko "#Basquexperience" saioan
EiTB
Horren ostean, "Turismo aktiboa euskal kostaldean" izango da ikusgai.
Gaur gauean, "#Basquexperience" saioak bi atal eskainiko ditu: Euskadiko turismo industrialaren ingurukoa bata, euskal industriarekin lotutako kokagune erakargarrienetako batzuk ezagutzeko, eta euskal kostaldeko turismo aktiboari buruzkoa bestea.
Mende bat atzera egingo dugu aste honetako saioan, XIX. mendearen amaieran euskal industriak izan zuen hazkundea ikusteko. Hasteko, Eder Aurre euskal diseinatzailearekin 'La Encartada' txapel fabrika bisitatuko dugu. Abangoardiako ehungintza zena nostalgia eragiten duen esperientzia bihurtu omen da gaur.
Ondoren, Bizkaia Zubian egingo dugu geldialdia, zubi esekian. Bilboko itsasadarraren bi ertzak ez ezik, tradizioa eta abangoardia lotzeko ere balioko digu Adriana Bilbao dantzari bilbotarraren konpainian. Hortik Balmasedako tren-putxeren lehiaketa tradizionalera igaroko gara, eta babarrunak egiten ikasiko dugu bertan.
Ehunka urte inguru egingo ditugu atzera, Erdi Arora, hain zuzen, Burdinaren Harana eta Mirandaolako burdinola gertutik ezagutzeko. Bestalde, Leyre Berrocal aktorearekin batera, Añanako gatzagak bisitatuko ditu Adelak, Segway gainean.
Turismo aktiboa Euskal kostaldean
Saioan zehar, aurkezleak iraganeko eta oraingo ontziez, zetazeoak ikusteaz, kirolaz, arteaz eta kulturaz gozatzeko aukera izango du hainbat portu eta kostaldeko marinel-herrietan.
Adela Gonzalez aurkezleak Isabel Zapardiez diseinatzailea ere izango du lagun. Isabelek Albaola Pasaiako itsas faktoria bisitatzera eramango du Adela. Ondoren, Getariatik pasatuko dira Balentziaga Museoa bisitatzeko, eta gure jostun internazionalenaren urratsen berri izateko. Azkenik, Sopelan izango da saioa Garazi Sanchezekin, nazioartean oihartzun handia duen euskal surflarietako batekin. Santurtzin, ostera, itsasontzia hartuko dugu, eta portuan sardinak jateko aprobetxatuko dugu aukera hori.
"#Basquexperience" programa Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babesten du, barne-turismoa modu aktibo eta iraunkorrean sustatzeko.
Ez galdu! Bi atalak 22:30etik aurrera izango dira ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.