Kargatzen...
Itxi

Audientzia

"Juego de Cartas", bere ordu tartean nagusi, % 14,9ko audientzia-zatiarekin

EiTB

Leer en Castellano

"Juego de Cartas" saioaren bigarren atalak % 14,9ko audientzia-zatia eta 222.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen, Euskadin eta eragin-eremuan.

"Juego de Cartas" saioko lehiakideak Casa Navarra jatetxean. EiTBren bideo bateko irudia

"Juego de Cartas" saioak harrera bikaina izan zuen berriro denboraldi berriko bigarren atalarekin.

Irailaren 14an ETB2n eta eitb.eus-en ikusgai izan zen gastronomia saioa audientzia-buru izan zen bere ordutegian, % 14,9ko audientzia-zatia bereganatuz. Halaber, 222.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin-eremuan.

Javi Sierrak gidatzen duen saioak El Caserío de las Monjas (Velez-Málaga), Casa Rubi (Fuengirola), Casa Navarra (Mijas) eta Biarritz (Marbella) jatetxeak bisitatu zituen Costa del Solen.

Informazio gehiago (2)