Itxi

22:30ean

"Vascos por el Mundo" saioak denboraldi berria hasiko du Toscanan, gaur gauean

EiTB

Leer en Castellano

100 programa beteko ditu berrikuntzaz beteta datorren denboraldi honetan.

Pedro Mardones kazetaria Toscanan. Argazkia: "Vascos por el Mundo"

"Vascos por el Mundo" saioak denboraldi berria abiatuko du gaur gauean, eta berrikuntzaz beteta eta sorpresa batekin dator. Izan ere, udazken honetan 100 programa beteko ditu, eta mundu osoan zehar milioi bat kilometro inguru bidaiatu izanaren marka.

Berrikuntzaz beteta datorren denboraldia izango da. Hala, Roberto Vazquez kazetaria "Vascos por el Mundo" saioko lantaldera itzuliko da, eta Lucas Goikoetxea, Jorge Limia eta Amaya Rey kazetariak ere arituko dira lantaldean. Munduko hainbat txokotan euskaldunak aurkitu eta haien istorioak kontatzen saiatuko dira guztiak.

Horretarako, besteak beste, hiri hauek bisitatuko ditu saioak: Toscana (Italia), Roterdam (Herbehereak), Queretaro (Mexiko), Hannover eta Stuttgart (Alemania), Marseilla (Frantzia) eta Santo Domingo (Dominikar Errepublika).

Lehengo geldialdia: Toscana

Italiako "eskualde berdea" bisitatuz estreinatuko du denboraldi berria "Vascos por el Mundo" saioak, Toscanara egingo baitu bidaia oraingo honetan. Pedro Mardones kazetariak sei euskaldun izango ditu lagun hiria ezagutzeko: Izaskun, Noemi, Candi, Andrea, Adriana eta Nagore.

Toscanak ia lau milioi biztanle ditu, eta bere ardo, olio eta arkitekturagatik da ezaguna; hain zuzen ere, Erdi Aro eta Errenazimendu garaiko arkitekturek Toscanan dute jatorria. Saioak Toscanako tokirik ikusgarrienak bisitatuko ditu; esate baterako, Pisako dorrera igoko dira eta bertako udaletxean ezkontza zibil bat ikusteko aukera izango dute. Hiriburuan, bertako hondartzarik ederrenak bisitatuko dituzte: Marina de Pisa, La Boca del Arno eta Tirrenia.

Sienan, munduko zaldi-lasterketa zaharrenaren historia ezagutuko dute, eta Vallepicciolara ere joango dira, Chianti ardo klasikoa egiten duen upategi berritzaileenetako batera. Bestalde, Monteriggionin ere egongo da saioa, hamalau dorrek zaintzen duten gotorlekuan.

Luccan ere ibiliko dira, Puccini konpositorearen jaioterrian eta munduan hobekien kontserbatutako harresi errenazentistak dituen hirian. Hori gutxi balitz, San Gimignanon, Erdi Aroko Manhattanen, dauden hamalau dorreetako bat bisitatuko dute, eta Pedrok munduko izozkirik ospetsuenetako bat probatuko du. Toscanako landetxe tipiko bat ezagutzeko aukera ere izango dute, Poggio Alloro, eta Vernacciako ardo ospetsua probatuko dute bertan.

"Vascos por el Mundo" saioa 22:30ean hasita izango da ikusgai gaur, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)