Itxi

22:30ean

Rotterdam bisitatuko du gaur gauean "Vascos por el Mundo" saioak

EiTB

Leer en Castellano

Roberto Vázquez kazetariak Rotterdam ezagutuko du bost euskaldunen eskutik: Jorge, Ricardo, Marite, Mercedes eta Amaya.

"Vascos por el Mundo" saioa Rotterdamen. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioak Rotterdam bisitatuko du Roberto Vazquez kazetariaren eta Javier Quiles kamerariaren eskutik. Horretarako, bertan bizi diren hainbat euskaldunekin izango dira.

Rotterdam Herbehereetako bigarren hiririk garrantzitsuena da Amsterdamen ondoren. Hala ere, ekonomikoki botere handia duen portu garrantzitsuenetariko bat du, munduko handienetako bat da, eta bere arkitektura modernoak, kanal tradizionalek eta errotek, hiri hau, lehen mailako helmuga turistiko bihurtzen dute.

Beste leku zoragarri batzuen artean, gazta izena duen Gouda herria bisitatuko du saioak. Oso herri interesgarria da, eraikin ederrez osatuta dagoena, tartean, gazta itxura dutenak batzuk.

Horrez gain, "Manhattan Txikia" eta New York Hotela bisitatuko ditu saioak, XX. mendearen amaierara arte Estatu Batuetara bidean atera ziren holandar guztien erreferentzia puntua. Holandako hiririk zaharrena ere bisitatuko dute: Dordrecht. Eta noski, Kinderdijken dagoen estanpa ikusgarrienetako bat eta bertan dauden drainatze-errota ikusgarriak.

"Vascos por el Mundo" Delfshavenen ere izango da, Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketetatik salbatu zen hiriaren barruan. Rotterdam potentzia ekonomikoa da bere portu erraldoiari esker, urtean 15 milioi edukiontzi mugitzen baititu. Urte askoan munduko handiena izan zen, eta, Txinaren bultzada gorabehera, lehen postuetan jarraitzen du.

Azkenik, Feyernoord futbol-zelaian ere egongo da saioa, eta inguruko laku eta ubide artean paseatzeko aukera ere izango du.

"Vascos por el Mundo" ostegunero izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)