16:00etan
Italiako Giroko unerik esanguratsuenak, astelehenetik ostiralera, ETB1en ikusgai
EiTB
Egunero, Italiako Giroan bizitako euskal txirrindularien garaipenak eta unerik onenak ekarriko ditu gogora "Giroko Perlak" kirol emanaldiak.
Irailaren 21etik Italiako Giroa hasi arte (urriak 3), egunero, "Giroko Perlak" txirrindularitza emanaldiak izango dira ikusgai ETB1en, 16:00etatik aurrera.
Bi astez jarraian, euskal txirrindulariek eginiko balentriez gozatu ahalko dugu. Txirrindulari ugari izango ditu protagonista. Astelehenean, irailaren 28an, Gorka Izagirre eta Omar Fraile (2017); asteartean, Mikel Landaren 2017ko garaipena izango da ikusgai; ostegunean, Pello Bilbaoren 2019ko bi garaipenak, eta, ostiralean, Richard Carapazen 2019ko edizioko garaipenak eta etapa giltzarriak.
Aurreko astean, astelehenean, irailaren 21ean, Marino Lejarreta izan zen protagonista; asteartean, Abraham Olano; asteazkenean, 2001eko Giroko unerik onenak izan ziren ikusgai, Olano eta Unai Osa podiumean izan zirenekoa, eta, ostegunean, Igor Anton eta Mikel Nieve 2011ko Giroan. Ostiralean, Jon Izagirreren 2012ko garaipena eta Beñat Intxaustik 2019an irabazi zueneko etapa.
Horrez gain, irailaren 30ean, asteazkena, Flèche Wallone klasikoa emitituko da (11:00etan, emakumezkoena, eta 15:00etan, gizonezkoena).
Urriaren 1ean, Giroa aurkezteko ekitaldia izango da ikusgai ETB4n, 17:30ean hasita.