Audientzia
Asteleheneko "Juego de Cartas" saioa 247.000 ikus-entzulek jarraitu zuten
EiTB
Audientzia-buru izan zen beste behin bere ordutegian, % 16,0ko audientzia-zatia bereganatuz.
Astelehenean, irailak 21, "Juego de Cartas", saioko orain arteko bigarren atalik ikusiena izan zen, eta 2019ko urria geroztik lortu duen audientzia-zatirik altuena bereganatu zuen.
Halaber, audientzia-buru izan zen bere ordutegian, % 16,0ko audientzia-zatia bereganatuz, eta 247.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen, Euskadin eta eragin-eremuan.
Javi Sierrak gidatuta, atal honetan, Bilboko lau jatetxe lehiatu ziren eguneko menurik onenaren saria eskuratzeko: New Scala, Atseden, El Rincón de Carlos eta Erronda Zaharra jatetxeak.