Itxi

Pedro G. Larraganek aurkeztuta

Lekeitioko Garraitz uhartea aste honetako 'Kresala' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, Ondarroako arrantzaleen historia ezagutu eta Bilboko itsasadarreko txalupa gidariekin izango da saioa.

Pedro Garcia Larragan. Argazkia: EITB

Aste honetako 'Kresala' saioak Lekeitioko Garraitz edo San Nicolas uhartea ezagutuko du eta herriko bizilagun ezberdinekin izango da uhartearen inguruko historia jasotzeko.

Horrez gain, Javier Arrieta idazle ondarroarrak bere liburu berria aurkeztuko du saioan. 30 lekukoen hitza jasoz, Ondarroako arrantzaleen historia kontatzen duen liburua da.

'Kresala'k gainera Bilboko itsasadarreko txalupa gidariak hartuko ditu protagonista. Gero eta gutxiago geratzen dira, anekdota eta historia ugari dituzte ordea, kontatzeko.

Bestalde, eta kirol ezberdinak ezagutzeko irrikitan, Surf padel-a egitera joango da 'Kresala'. Aketza Sanchez gidari hartuta Getxora eta Plentziara eramango dute jarduera hau praktikatzera, surf-taula eta arraunarekin.

Amaitzeko, 'Kresala'k Patxi Garay kapitaina eta saioaren kolaboratzailea zena gogora ekarriko du aste honetan. Bizkaiko Merkataritza-nabigazio elkartearen presidentea zena orain dela gutxi hil da.

'Kresala' astearte honetan emitituko da 23:05etik aurrera ETB-1en eta igandean goizeko 12:20etik aurrera ETB-2n.