Kargatzen...
Itxi

22:30ean

'Vivir de Noche' filma Ben Affleckekin, gaur gauean, "La Noche De..." saioan

EiTB

Leer en Castellano

Aurretik, 'Las Rajadas de...', 'Tu Bana Sonora Favorita' eta 'Odio en las Entrañas' atalak ere izango dira ikusgai.

Felix Linares, "La Noche De..." saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB.

"La Noche De..." saioak gaur gauean, Vivir de Noche (Live By Night, 2016) filma eskainiko du. Ben Affleck da intrigaz betetako film horretako protagonista, zuzendaria eta ekoizlea. Pelikula Dennis Lehane idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta dago. 1920ko hamarkadan kokatzen da filma, lege lehorraren garaian, eta krimen antolatuaren munduan barneratzen den gizon baten istorioa du ardatz.

Horren aurretik, Las Rajadas de... atalean Jean-Claude Van Damme izango da protagonista, urriaren 18an 60 urte betetzen baititu. Saioak bere ibilbide profesionalean zehar aktoreak esandako esaldirik sinesgaitzenak ekarriko dizkigu.

Ondoren Tu Banda Sonora Favorita atalean El último Mohicano (The Last of the Mohicans, 1992) filmaren soinu banda gogoraraziko du saioak, hamaika film eta telebistako iragarkietan erabili baita. "La Noche De..." saioak soinu-banda hori osatze lanetan topatutako oztopoak izango ditu hizpide. Horrekin batera, saioaren webgunean soinu-banda gustukoenari botoa emateagatik erosketa txartel baten irabazlea zein den jakingo dugu.

Saioa amaitzeko, Odio en las Entrañas atalaren unea izango da, oraingo honetan, Dirty Dancing (1987) filmari buruz. Dirudienez, kameren aurrean garaiko bikote erromantikorik ezagunena baziren ere, Patrick Swayze eta Jennifer Grey ez ziren horren ondo eramaten. Euren harreman txarra hiru urte lehenago hasi zen ordea, beste film baten grabaketan.

"La Noche De... Vivir de Noche" saioa gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)