Itxi

Boxeoa ETBn

Pisu erdi astuneko boxeolariak protagonista, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.E.

EITB

Ostiral honetan, 22:30ean ETBK Sat-en eta 00:15ean ETB-1en.

'Boxeo Izarrak'. Argazkia: EITB

Ostiral honetan, 'Boxeo Izarrak' saioan, lehen bi borrokaldiak pisu erdi astunekoak izango dira. Hasteko, Nathan Cleverly eta Aleksy Kuziemskiren arteko Munduko txapelketa. Cleverly galestarrak orain arte egindako 21 borrokaldiak irabazi ditu eta tituluari eutsi nahi dio.

Bigarren norgehiagoka Chad Dawson eta Adrian Diaconuren artekoa izango da. Dawson amerikarra zazpi aldiz izan da Munduko txapeldun eta 30 borrokalditatik bakarra galdu du. Diaconu errumaniarra oso ondo ibili zen afizionatu mailan. 97ko Munduko txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen eta 99an zilarrezkoa. Profesional mailan ere Munduko txapeldun izan zen 2008an.

Saio honetan emango den azken borrokaldia Jason Litzau eta Celestino Caballeroren artekoa da. Litzauk orain arte ez du Munduko titulurik eskuratu. Caballero panamarra, ostera, hamaika bider izan da Munduko tituloaren jabe.

22:30ean ETBK Sat-en eta 00:15ean ETB-1en eskainiko da 'Boxeo Izarrak' Pedro Mari Goikoetxeak aurkeztuta.