Itxi

22:15ean

'De padres a hijas' filma, gaur gauean, ETB2n

Leer en Castellano

25 urteko tartean aita-alaba batzuen harremana lantzen du familia-drama honek.

'De padres a hijas' pelikularen irudi bat

De padres a hijas filma eskainiko du ETB2k gaur, 22:15ean, ETB2n. Gabriele Muccino zinemagileak zuzendu du, besteak beste, Russell Crowe, Amanda Seyfried, Aaron Paul eta Diane Krueger aktoreak protagonista dituen pelikula. 

New York, 80ko hamarkadan. Pulitzer saria irabazi duen nobelagilea da Jake Davis (Russell Crowe). Alargun geratu berri da, emaztea auto istripu batean hil ondoren. Bere bizitza ez da erraza; izan ere, bost urteko alaba hazi behar du bere buruko gaixotasunaren aurka borrokatzen den bitartean. 20 urte geroago, arazo psikologikoak dituzten umeekin lan eginez bizi izandako haurtzaro zailaren ondorioei aurre egingo die Katiek (Amanda Seyfried).

Ez galdu De padres a hijas, gaur, 22:15ean, ETB2n.