Itxi

Astelehenean

Antonio Lopezi egindako elkarrizketaren bigarren zatia, 'Forum'en

A.H.

EITB

Margolaria bere lanak azkeneko urteetan izan duen eboluzioaz arituko da.

Antonio Lopez, 'Forum'. Argazkia: EITB

Astelehen honetan, Antonio Lopez protagonista duen elkarrizketa bereziaren bigarren zatia eskainiko da ETB-2ko 'Forum' saioan eta David Barberoren galderei erantzunez, azkeneko urteetan bere margoek izan duten eboluzioaz arituko da gonbidatua. Horrez gain, sakonean aztertuko dute margolariak egiten duen giza figuraren tratamendua, erretratuak, loreak margotzeko forma eta koloreak, baita bere lan eskultorikoa ere.

'Forum' astelehen honetan emitituko da goizeko 10:10etik aurrera ETB-2n.