Itxi

22:15ean

"Inquebrantable" filma, larunbat gauean, ETB2n

Leer en Castellano

Bigarren Mundu Gerra garaian izandako benetako gertakari batzuetan oinarrituta dago. Joseph Fiennes aktoreak egiten du protagonistaren papera.

Filmaren irudi bat.

Euskal Telebistako bigarren kateak Inquebrantable pelikula eskainiko du larunbat gauean, Bigarren Mundu Gerra garaian izandako benetako gertakari batzuetan oinarritutako filma.

Eric Liddell eskoziarra da pelikularen protagonista. Londresko Olinpiar Jokoetan 400 metroko proban urrezko domina irabazi ostean, Txinara itzuli zen, jaioterrira. Bertan, misioetan aritu zen haurrei eskolak ematen. 1937an, Japoniak Txina hartu zuenean, bere emazteak eta hiru alabek Kanadara ihes egin zuten, baina Liddellek Txinan geratzea erabaki zuen, zibilei laguntzeko.

Joseph Fiennes aktorea ikusiko dugu Liddellen paperean, eta, berekin batera, Shawn Dou, Elizabeth Arends, Richard Sanderson, Jesse Kocve eta Augusta Xu-Holland.

Ez galdu Inquebrantable filma, larunbat gauean, ETB2n.