Itxi

22:30ean

'Lokaleroak' saio berria, asteartetik aurrera ETB-3n

A.H.

EITB

Euskal Herriko gazteen lokal eta lonjak erakutsiko ditu.

'Lokaleroak'. Argazkia: EITB

ETB-3k astearte honetan estreinatuko du 'Lokaleroak' saio berria eta Euskal Herriko leku ezberdinetan mugituko da gazteen lokal, garito edo lonjen inguruko bitxikeri guztiak erakutsiz. Gazteek, lagunartean lokala aurrera eramateko nola antolatzen diren, zer egiten duten eta norekin iblitzen diren azaltzeko aukera izango dute ETB-3ko kameren aurrean.

'Lokaleroak' astean behin eskainiko da, asteartero, eta atal bakoitzak hiru lokal ezberdin erakustiko ditu. Aste honetan, Gernika, Urnieta eta Basaurin izango dira bertako gazteen ohiturak, antolatzeko moduak eta lokalen inguruko beste hainbat gai jorratzeko.

Askotan, gazteen elkarleku izaten diren lokal hauek ez dute oso iritzi onik jasotzen auzokideen artean. 'Lokaleroak' saioak irudi txar onekin amaitu nahiko du, lokal barrura sartuz. Izan ere, leku hauek hainbat bizipen gordetzen dituzte euren hormen artean eta Euskal Telebistak gazteen eskutik ezagutu nahi izango ditu barrutik.

'Lokaleroak' asteartero emitituko da 22:30etik aurrera ETB-3n.