Itxi

Kirolak

Futbola, Italiako Giroko azken etapa eta pilota, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Leer en Castellano

12:00etan, ETB4n Mungian jokatutako palako finala eskainiko da. Gaubeka-Ibargaray vs Garate-Ibai Perez arituko dira jokoan.

Italiako Giroa 2020. EITBren bideo batetik ateratako irudia.

Lau kirol emanaldi eskainiko dira guztira gaurko egunean, urriaren 25ean, ETBn.

Hasteko, 12:00etan, ETB4n palako banakako txapelketa izango da ikusgai. Mungian jokatutako finala eskainiko da, Gaubeka-Ibargaray vs Garate-Ibai Perez artekoa. 3. eta 4. postuko partiduak, ordea, Necol-Gordon vs Fusto-Urrutia artekoak izango dira. Pedro Mari Goikoetxeak eta Mikel Aierbek egingo dute pala partiden kontakizuna.

Ordu berean, 12:00etan baita ere, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en, bigarren maila B sailkapeneko futbol partida izango da ikusgai, Athletic B vs Racing Santander taldeen artean. Naxari Altunak eta Juanan Legorburuk egingo dute partiduaren jarraipena.

Ondoren, ETB4n Italiako Giroa izango da ikusgai 14:00ak inguruan, eta 15:00etan, ETB1en jarraituko du, "Ez Da Giro" saioarekin. Italiako Giroko 21. eta azken etapa izango da, 15,7 kilometroko erlojupekoa. Cernusco sul Naviglin hasiko da, eta Milanen bukatu. Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga, Alfonso Arroio eta Alessandro Ruta, Italiako Giroarekin batera, txirrindularitzaren unibertsoko hainbat konturen inguruan solasean arituko dira goi mailako gonbidatuekin batera.

Txirrindularitzaren ostean, 17:30etik aurrera, "ETB Kantxa" saioan bi binakako pilota partida eskainiko dira Tolosatik. Lehenik, Elordi-Untoria vs Egiguren V-Erostarbe arituko dira lehian, eta ondoren, Elezkano II-Martija vs Altuna III-Tolosa. Bi partidak ETB1en eta eitb.eus-en eskaniko dira, eta Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.

Informazio gehiago (1)