Urriaren 18an
'Goenkale': Germanek errealitateari egin beharko dio aurre
EITB
Kandidok eta Abelek Madariaga ontziolako beren akzioak saldu dituztela jakingo du eta baita Aliziak eta Kandidok elkar maite dutela ere.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Germanentzat ez da batere erraza izango etxerako itzulera. Oinez ibiltzeko zailtasunak ditu eta gainera, albiste txarrak jasoko ditu. Kandidok eta Abelek Madariaga ontziolako beren zatia saldu dutela jakingo du eta baita Aliziak eta Kandidok maitasun harremana hasi dutela ere. Albiste horien guztien ondorioz, burua erabat nahastuta izango du gaixoak. Halaber, onena inoiz komatik ez esnatzea izango zela pentsatzen hasiko da.
Manexek eta Joanak amets surrealista bat bizi dute. Azkenean, ezkondu egingo dira eta Joanak egindakoa gurasoei kontatu behar diela uste du. Joanaren gurasoek bera gorrotatuko dutela uste du Atxuriko zerbitzariak.
Leok ezin du burutik kendu ARTESA iruzurraren kontua. Hala ere, badaki beharrezkoa dela egia ezkutuan mantentzea eta lagunei gezurra esatea bere dirua berreskuratu nahi badu.
Itxasok ez du Malen jasaten. Aukera duenean aberaskumeari txantxa bat egingo dio, baina adarjotzea tragedia bihurtu daiteke.