Itxi

Audientziak

274.000 ikus-entzulek jarraitu zuten astelehenean "A Bocados" saioa

EITB

Leer en Castellano

Urriaren 26ko atala inoizko programarik ikusiena izan zen. Horrez gain, egun berean, "Juego de Cartas" saioa audientzia-buru izan zen bere ordutegian.

Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte, "A Bocados" saioko aurkezleak. Argazkia: EITB

ETB2ko "A Bocados" saioak oso audientzia datu onak lortu ditu. Izan ere, asteleheneko emanaldia saioaren historiako atalik ikusiena izan da. Ander Gonzalezek eta Gabriela Uriartek aurkezten duten sukaldaritza tarteak % 15,6ko audientzia-zatia bereganatu zuen, eta 274.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu izan du Euskadin eta eragin eremuan.

Horrez gain, egun berean, "Juego de Cartas" saioak ere oso emaitza ona lortu zituen. Javi Sierrak gidatutako gastronomia saioa audientzia-buru izan zen bere ordutegian, % 13,8ko audientzia-zatia bereganatuz. Halaber, 225.000 ikus-entzulek egin zuten bat saioarekin uneren batean. Asteleheneko atalean, txakurrak onartzen dituzten jatetxeak izan ziren protagonista: Fadura, Copper Deli, Alpamayo eta Solo Monk.

Informazio gehiago (2)