Itxi

22:30etik aurrera

Goi-mailako sukaldaritza Logroñon, gaur gauean, "Juego de Cartas" saioan

EITB

Leer en Castellano

Javi Sierrak aurkezten duen saioak Kabanova, Casa Rios, La Brasa de la Laurel eta La cocina de Ramón jatetxeak bisitatuko ditu.

"Juego de Cartas": Goi-mailako sukaldaritza Logroñon. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Javi Sierrak gidatuta,  "Juego de Cartas" sukaldaritza saioa Logroñora joango da. Izan ere, Euskal Herriarekin lotura duten lau sukaldarik goi-mailako errezetak prestatuko dituzte Errioxako hiriburuan.

Itziar Garcia, Laurel kaleko Kabanova jatetxeko gerentea, izango da lehen partaidea. Arnedon jaioa, Itziar Basaurin bizi izan da bizitza osoan, eta egun batzuk libre izaten dituenetan bertara joatean da.

Logroñoko Casa Rios jatetxean, hiriko alde zaharrean, jarraituko du saioak. Monica San Martin da jatetxearen jabea, Bilbotarrak nahi duten lekuan jaiotzen diren adibide argia.

Laurel kalean du baita ere Jose Luis Vicente bilbotarraren jatetxea. Denek 'Txebiko' izenez ezagutzen dute Jose Luis, La brasa de la Laurel jatetxeko jabea. Jatetxean bertan, txapel ugari ditu, bezeroek, hala nahi izanez gero, jan bitartean jantzi eta erosi ez gero etxera eraman ditzaten.

Ramon Piñeiro, La cocina de Ramón jatetxearen jabea izango da saioan parte hartuko duen azkena. Jaiotzez galiziarra da nahiz eta arbaso euskaldunak izan. Ramon euskal gastronomiaz maitemindu zen Donostian sukaldaritza ikasi ondoren; izan ere, bertara hurbiltzen da maiz, sukaldaritza-eskaintza bikainaz gozatzera.

Logroñoko goi-mailako sukaldaritza izango da protagonista, gaur, "Juego de Cartas" saioan. 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)