Itxi

08:00etatik aurrera

Martin Garitano, ostiraleko 'Egun On Euskadi' saioan

A.H.

EITB

Gipuzkoako ahaldun nagusiak Euskadiko egoera politikoaren inguruko hausnarketa egingo du.

Martin Garitano. Argazkia: EFE

Ostiral honetan Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia ETB-2ko 'Egun On Euskadi' albistegira hurbilduko da eta Aitzol Zubizarretaren galdereei erantzunez, Euskadiko egoera politikoaren inguruko hausnarketa sakona egingo du.

Horrez gain, Aitor Ubarretxena, Chelo Aparicio eta Pilar Kaltzada kolaboratzaileak gaurkotasuna hartuko dute hizpide solasaldian eta Vanessa Sanchezek, bere aldetik, eguneko albisteen berri emango du.

'Egun On Euskadi' ostiral honetan goizeko 08:00etan ETB-2n.