Audientzia
"Juego de Cartas" berriz ere bere ordu tartean nagusi, astelehenean
EITB
"Juego de Cartas" saioaren asteleheneko atalak % 11,7ko audientzia-zatia eta 204.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen, Euskadin eta eragin-eremuan.
La cocina de Ramón jatetxeko parte-hartzaileak. EITBren bideo batetik ateratako irudia
Javi Sierrak gidatutako "Juego de Cartas" saioak harrera bikaina izan zuen berriro. Oraingoan, goi-mailako sukaldaritza ardatz Logroñora egin zuen bisita saioak, Kabanova, Casa Ríos, La Brasa de la Laurel eta La cocina de Ramón jatetxeen parte-hartzearekin.
Azaroaren 2an ETB2n eta eitb.eus-en ikusgai izan zen gastronomia saioa audientzia-buru izan zen bere ordutegian, % 11,7ko audientzia-zatia bereganatuz. Halaber, 204.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin-eremuan.
Hurrengo saioa, astelehenean izango da ikusgai, azaroaren 9an, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.