22:15ean
'Los milagros del cielo' pelikula, gaur gauean, ETB2n
Ume batek digestio-aparatuaren gaixotasun arraro eta larria pairatuko du eta, istripu ikaragarri bat izan ostean, mirariz, sendatu egingo da. Benetako gertaeretan oinarrituta dago.
Gaur gauean, Los milagros del cielo (Miracles from Heaven) pelikula eskainiko du ETB2k. Patricia Riggen zinemagileak zuzendu zuen Christy Beam eta Randy Brown gidoilarien benetako gertaeretan oinarritutako filma da, eta Jennifer Garner, Martin Henderson, Brighton Sharbino eta John Carroll Lynch ditu protagonista, besteak beste.
Ume batek digestio-aparatuaren gaixotasun arraro eta larria pairatuko du eta istripu ikaragarri bat izan ostean, mirariz, sendatu egingo da. Bere alaba Annak sendabiderik gabeko gaixotasun arraro bat duela ohartzen denean, Christy osabide baten bila hasiko da. Annaren erreskate larriaren ondoren, mirari batzuk gertatzen hasi eta medikuak zein ingurukoak erabat harrituta utziko dituzte.
Ez galdu Los milagros del cielo, gaur, 22:15ean, ETB2n.