Kargatzen...
Itxi

21:15etik aurrera

Eskuz banakako txapelketaren final zortzirenak, gaur gauen, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Leer en Castellano

Lehenengo Erasun vs Larrazabal jokatuko da, jarraian Dario vs Zubizarreta III eta amaitzeko Olaizola II - Aranguren vs Arteaga II - Albisu izango da ikusgai.

Pilota. Argazkia: EITB

Ostiralean hiru pilota partida izango dira ikusgai "ETB Kantxa" saioan, Ataundik zuzenean, 21:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Gaua hasteko Erasun eta Larrazabal arituko dira aurrez aurre eskuz banakako promozio txapelketako aurre-kanporaketan.

Ondoren, Dario vs Zubizarreta III neurketa jokatuko da eskuz banakako txapelketaren final zortzirenetan.

Eguna amaitzeko, binakako partida bat eskainiko da. Olaizola II - Aranguren vs Arteaga II - Albisuren aurka arituko dira.

Neurketa guztien berri Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Ane Muruamendiarazek emango dute.

Informazio gehiago (1)