Itxi

22:30ean

Natura giroko jatetxeak protagonista gaur gaueko "Juego de Cartas" saioan

EITB

Leer en Castellano

Lezamako Urrejola jatetxea, Loiuko Gozkoetxe Barria, Erandioko Motagane eta Zugaztietako Meaztegi Golf Club bisitatuko ditu saioak.

Javi Sierra, "Juego de Cartas" saioko aurkezlea. EiTBren bideo batetik hartutao irudia

Gaur Javi Sierrak aurkeztutako "Juego de Cartas" saioak inguru paregabeetan kokatutako lau jatetxe izango ditu protagonista.

Lehen partaidea Ibon Medinabeitia izango da, Lezamako Aretzalde auzoko Urrejola jatetxeko kudeatzailea. Ibonek berak esan duenez, lokala paisaiaren parte da, agian horregatik aurkitzen duenak errepikatu egiten du.

Ondoren, Lezamatik Loiura joango dira, bertan baitu bere negozioa Emilio de Lukasek, Gozkoetxe Berria jatetxeko jabeak. Sukaldaritza onaz gain, lokalak lasaitasuna eskaintzen du, eta horren erakusgarri da 'chill out' gunea. Haurrek ere euren espazio propioa dute, gaztelu puzgarri bat, non noizean behin helduren bat edo beste ere sartzen den.

Oier Gabiroaga Erandioko Akarlanda parkean dagoen Motagane jatetxeko kudeatzailea izango da hirugarren lehiakidea. Asko dira ingurune atseginaz gain negozioak dituen erakargarritasunak, baina horien artean azpimarratzekoa da bezeroak aukera duela bere bisitan dastatu dituen produktuetako batzuk erosteko.

Zugastietan amaituko da eguneko ibilbidea. Han, Silvia Albela Meaztegi Golf Clubeko jatetxeko zuzendaria ezagutuko dute. Bere lokala golf klub bateko jatetxea baino askoz gehiago den establezimendu bat dela defendatuko du Silviak.

Natura giroko jatetxeei buruzko "Juego de Cartas" saioa gaur gauean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)