Itxi

Pedro G. Larraganek aurkeztuta

Bilboko Erriberako Merkatuan izango da aste honetako 'Kresala'

A.H.

EITB

Horrez gain, kirol arrantza jardunaldia biziko dute Bermeon.

'Kresala', Pedro García Larragan. Argazkia: EITB

Aste honetako 'Kresala' saioa Bilboko Erriberako Merkatuan izango da eta bertatik aurkeztuko ditu Pedro Garcia Larraganek erreportaje ezberdinak: besteak beste, Bermeon bizitako kirol arrantza jardunaldia edota Erasmuseko ikasleek Donostian jarraitzen dituzten surf ikastaroak.

Horrez gain, opera eta itsasoa batzen dituen Verdiren 'Simon Boccanegra' lana ezagutuko du 'Kresala'k Ainhoa Artetarekin eta amaitzeko, aurtengo udan Getxotik Bilboko Arriaga antzokiraino, Bilboko isatsadarrean gora, igeri joandako neska getxoztar bat ezagutuko dute.

'Kresala' astearte honetan emitituko da 22:50etik aurrera ETB-1en eta igandean 12:20etik aurrera ETB-2n.