Itxi

21:00etan

Trikitixa doinuak izango dira nagusi, gaur gauean, "Oholtzan" saioan

EITB

Leer en Castellano

Lehendabizi "Arristerrazu da Plaza" trikitixa emanaldia izango da ikusgai, garai bateko erromeria giroa islatuko duena. Ondoren, uda honetan Villabona-Amasako Trikiti Jaialdia eskainiko da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Trikitixa doinuak izango dira protagonista, gaur, "Oholtzan" saioan. 21:00etan hasita, Arristerrasuko trikitixa emanaldiaren laburpen bat izango da ikusgai. Ondoren, aurtengo udan Villabona-Amasako Hika txakolindegian grabatutako saio bat izango da ikusgai Ilaski Serranok aurkeztuta.

Gauari "Arristerrazu da Plaza" trikitixa emanaldiarekin emango zaio hasiera. Garai bateko erromerien giroa eta doinuak islatzen ditu. Honakoak izango dira parte-hartzaileak: Izer eta Alabier; Roberto Etxebarria eta Eneko Zarraoa; Maixa, Maider eta Kristin; Laja eta Landakanda; Iparragirre eta San Jose; Landa aita-semeak; Zabale, Alkorta eta Larrañaga; Koldo eta Arantxa Iparragirre; Agurtzane eta Jon Elustondo; Epelde eta Larrañaga; Zabale eta Berastegi; Astiazaran anaiak eta Juan Mari Beltran; Markos Landa eta Landakanda; Etxabe Anaiak eta Solano, Beasain eta Gozategi.

Horren ostean, Villabonako Trikiti Jaialdia izango da ikusgai. Lau emanaldi eskainiko dira: Elizagoien ahizpak Imanol Iribarrenekin, Elustondo anai-arrebak Estitxu Pinatxorekin, Astiasaran II.a Unai Andonegi eta Rakel Pujana eta Luis Beltza dantzari azpeitiarrak.

"Oholtzan" saioa larunbatetan izaten da ikusgai, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)