Itxi

Urriaren 31n

'Goenkale': Paulak Ernesto eta Abelen artean erabaki behar du

EITB

Paulak erabaki bat hartuko du. Zein aukeratuko du? Ernesto ala Abel?

'Goenkale'. Argazkia: EITB

Ernestok Paresi mojari errieta egingo dio Ines alaba Arralden dagoelako. Ines berarengandik urruntzea nahi duela adieraziko dio enpresariak mojari.

Bestalde, Itxasok Ibik gustuko duen mutila zein den jakin nahi du. Ibik Ibon maite duela eta gazteak asmo txarrak dituela jakingo du Itxasok.

ARTESA iruzurrak arraldetarren bizimodua aztoratu du. Ertzaintzak ARTESAko hainbat antolatzaile atxilotuko ditu, baita Lander ere. Orain, Leo iruzurraren erruduntzat jotzen dute.

Malenek Lukasen lagunekin afari bat antolatuko du, baina ez da berak pentsatu bezala irtengo. Ondorioz, Lukasi ez zaio egia esan beste erremediorik geldituko.

Paulak ere zintzoa izan beharra dauka, bere inguruan dituen gizonekin: Abelekin eta Ernestorekin. Paulak erabaki bat hartuko du azkenean.

Bideoak (1)