22:30ean
'20N, crimen sin castigo' atala, gaur gauean, "Vamos a Hacer Historia" saioan
EITB
Saioak Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren hilketak izango ditu hizpide.
Gaur gauean, "Vamos a Hacer Historia" saioak, Elene Lizarralde kazetariak eta Juan Manuel Gonzalez Cembellin historialariak aurkeztuta, azaroaren 20an gertatu ziren bi hilketen inguruan arituko da, Santi Brouarden eta Josu Muguruzarenak.
1975eko azaroaren 20an Franco hil zen, baina lehenago, 1936an, egun horretan bertan, Jose Antonio Primo de Rivera Falangearen buruzagia exekutatu zuten. Data horretan bertan, Santiago Brouard bere pediatria-kontsultan hil zuten 1984an, eta bost urte beranduago, egun berean baita ere, Madrilgo Basque jatetxean, diputatu akta jasotzera zihoala, Josu Muguruza 1989an. Asteazkeneko saioak beraz, ezker abertzaleko bi buruzagi horien heriotzak aztertuko ditu, oraindik sakontasunean ikertzeke baitaude. Oraindik ez da argitu nortzuk izan ziren erantzule intelektualak eta materialak.
Horretarako, zortzi elkarrizketa eta protagonista egingo ditu saioak: Ane Muguruza, Josu Muguruzaren alaba; Xabier Oleaga kazetaria; Ramon Zallo, EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioan katedraduna; Miguel Castells abokatua; Eugenio Etxebeste, ETAko kide ohia, Dominikar Errepublika deportatua (1984); Fidel Asensio, Brouarden hilketaren lekukoa; Txema Montero, Brouard familiaren abokatua eta Iñaki Ruiz de Pinedo, Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kidea (1982-1996).
"Vamos a Hacer Historia: 20N, crimen sin castigo", gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.