Itxi

Izendapena

"El Club del Tupper", Zoom Festivaleko entretenimendu saio onenerako izendatua

EITB

Leer en Castellano

Jaialdia azaroaren 24 eta 29 bitartean ospatuko da eta Javi Sierrak gidatutako saioak beste bederatzi proposamenekin lehiatuko du.

Javi Sierra, "El Club del Tupper" saioko aurkezlea. Argazkia: EITB.

ETB2ko "El Club del Tupper" saioak Kataluniako Ikus-entzunezko Edukien Nazioarteko Jaialdian, Zoom Festival bezala ere ezaguna, entretenimendu saiorik onenaren izendapena jaso du.

New Mediak EITBrentzat sortutako ekoizpena uda garaian izan zen ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en. Saio bakoitzean hiru pertsona ezagunek Javi Sierra sukaldariaren erronka onartu eta hiru tupper ezberdinetan banatuko zituzten errezetak prestatzen zituzten. Era berean, lehiakide bakoitzak bere aurkarien platerak probatzen zituen, norenak ziren jakin gabe. Saioaren amaieran, guztiak aurrez aurre zeudela, euren bozketak defendatu behar zituzten "Urrezko Tupperra" berenganatzeko.

Jaialdiaren 18. edizioa azaroaren 24tik 29ra bitartean ospatuko da, eta Javi Sierrak gidatutako saioa Sail Ofizialeko entretenimenduko beste bederatzi proposamenen aurka lehiatuko da: "Caramelo", "El Suplent", "Ens Quedem a Casa", "Entre Ovejas", "Late Motiv", "Maestros de la Costura T3", "Nou Normals", "O Anche No" eta "Tabús".

Informazio gehiago (2)