Itxi

22:30etan

"Ikastolak Herriari" ekitaldia eskainiko du gaur gauean "Oholtzan" saioak

EITB

Leer en Castellano

Ikastolako jaien aldeko ekitaldian hainbat artistek eta taldek parte-hartuko dute: Paulinne eta Juliette, Xabi eta Kristina Solano, Nøgen, Demode Quartet eta Korrontzik, besteak beste. 

Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztuta, "Oholtzan" saioak euskara eta euskal kultura bultzatzeko Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen jaien aldeko saioa eskainiko du gaur ETB1en. Izan ere, pandemia dela eta aurtengo ikastolen aldeko bost festak (Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez) bertan behera geratu dira.

Ekitaldi honen helburu nagusia urtero ikastolak antolatutako jaietan parte hartzen duten artistei, antolatzaileei, babesleei eta bertaratzen diren herritarrei eskerrak ematea da. Aurten ezin izan diete euskarari eta euskal kulturari plazak eskaini eta, jakina, ezin izango dute finantzazio gehigarririk lortu. Horregatik, kontu korronte batzuk irekiko dituzte, nahi izanez gero, aurtengo jaien antolaketa lanetan aritu diren ikastolei laguntzeko.

Donostiako Kursaalean grabatu da ekitaldia, eta bertan, hainbat taldek parte-hartu dute: Paulinne eta Juliette, Xabi eta Kristina Solanorekin batera Kimuak dantza kolektiboa, Nøgen taldea, Demode Quartet eta Korrontzi taldea Oinkari dantza taldearekin. 

"Oholtzan" saioak "Ikastolak Herriari" ekitaldia eskainiko du, larunbat gauean, 22:30etik aurrera, ETB1en.

Informazio gehiago (1)