22:30etik aurrera
Dominikar Errepublika bisitatuko du gaur gauean "Vascos por el Mundo" saioak
EITB
Jorge Limia kazetariak Dominikar Errepublika zeharkatuko du Ayalaren, Luisen, Maiteren eta Ibanen eskutik.
"Vascos por el Mundo" saioak Dominikar Errepublikara egingo du bidaia gaur gauean. Jorge Limia kazetariak eta Manu Benito kamerariak leku zoragarriak ezagutuko dituzte, Ayala, Luis, Maite eta Iban euskaldunen eskutik.
Punta Canako eskualde turistikoa bisitatzen hasiko dute bidaia, eta kakao-sail batera joango dira, uharteko elikagai garrantzitsuenetako baita kakaoa. Era berean, puruak nola egiten diren ikusiko dute, izan ere, Dominikar Errepublika da puruak egiten munduko ekoizlerik handiena. Bizitza dominikarra nolakoa den ezagutu eta kalean antolatzen dituzten azoketan barrena ibiliko dira. Gainera, Jaraguako Parke Nazionala eta Las Aguilas hondartza bisitatuko dute, azken hau, munduko hondartzetatik ur gardenena duelako da ezaguna.
Horrez gain, Las Terrenas eta Samanako inguruetan ere izango dira. Bertan, Los Haitises Parke Nazionaleko baso subtropikalean barneratu eta duela ehunka urteko piktografiak dituen kobazuloa ezagutuko dute. Rincon hondartzatik eta Samanako Santa Barbaratik ere ibiliko dira.
Bestalde, Bani hirira joan eta Okoa hondartzan arrantzan arituko dira. Porresko San Martin santutegira ere ezagutuko dute, oso leku berezia, auzotarrek eta fededunek eurek eraikia.
Eta nola ez, bukatzeko, Santo Domingo Dominikar Errepublikako hiriburuan izango dira, hiri kolonialean eta Ozama gotorlekuan.
"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.