Kargatzen...
Itxi

Audientzia

"En Jake"k % 19,2ko audientzia-zatia lortu du, denboraldi honetako daturik onena

EITB

Leer en Castellano

Era berean, bere ordu tartean nagusi eta denboraldiko saiorik ikusiena ere izan da.

Xabier Lapitz, "En Jake" saioko aurkezlea. Argazkia: EITB

Xabier Lapitzek gidatutako "En Jake" saioak 20/21 denboraldiko daturik altuena lortu zuen asteazkenean, abenduaren 2an: % 19,2ko audientzia-zatia, hain zuzen ere.

Era berean, bere ordu tartean nagusi eta denboraldiko saiorik ikusiena ere izan da, izan ere, 156.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Informazio gehiago (2)