22:15ean
'El rastro del delito' filma izango da ikusgai, gaur gauean, ETB2n
EITB.EUS
Mozkortuta gidatzen doala haur bat harrapatzen duen polizia baten istorioa kontatzen du benetan jazotako gertakarietan oinarri duen thrillerrak.
Gaur gauean, ETB2k El rastro del delito (Felony) filma eskainiko du; intrigazko film txundigarri honek 1990. urteko udan Sidneyn jazotako gertakizun bat du oinarri. Matthew Savillek zuzenduriko pelikularen protagonistak, besteak beste, hauek dira: Joel Edgerton, Jai Courtney, Tom Wilkinson, Melissa George, Sarah Roberts eta George Basha.
Mal Toohey (Joel Edgerton) polizia agenteak lankideekin ospatuko du sarekada batean susmagarri bat atxilotu duela. Ondoren, etxerako bidean mozkortuta gidatzen doala, bizikletan doan haur bat harrapatuko du. Anbulantzia iristerakoan, Malek gezurra esango du salatu ez dezaten, eta gezurrak ondorioak izango du beraren eta gertukoen bizitzetan.
Ez ezazu galdu El rastro del delito filma, gaur, 22:15ean, ETB2n. Telebistan eman ostean, EiTB Nahieranen izango da ikusgai urtarrilaren 3ra arte, las pelis de "La Noche De…" atalean.