20:00etan
Los Arcos, gaur, "Escapadas con Joseba Arguiñano" saioan
EITB
Josebak Nafarroako Los Arcos udalerria bisitatuko du Antonio, Pepi, Maxi eta Esteban bizilagunen eskutik.
Joseba Arguiñanok Los Arcos bisitatuko du gaur. Lizarran kokatuta, Euskal Herrian xarma handia duen tokia da, eta bertako biztanle batzuen eskutik izango da herria hobeto ezagutzeko aukera izango du Josebak: Antonio, Pepi eta Aeromodelismo Klubeko kideak, Maxi eta Esteban.
Lehen protagonista Antonio Uriz izango da, udaletxean urte luzez lanean ibilitako bizilaguna. Herria erakusteko, Antoniok Santa Maria Parrokiako dorre ikusgarria bisitatzera eramango du Joseba. Ondoren, Antoniok Alzania upategietara eramango du Joseba, eta bertako sukaldean perretxikoz eta konpotaz betetako galeperra prestatuko dute. Bazkaltzeko orduan, Antoniok bere zaletasunetako batzuk partekatuko ditu Josebarekin, erretiroa hartu duenetik bultzatu dituenak, hala nola, ehoziri-lana eta saxofoia.
Ondoren, Josebak "Ala-K" Aeromodelismo Kluba bisitatuko du. Bertan, Pepi García De Galdeanok eta beste hainbat bazkidek klubean eskaintzen dituzten jarduerak azalduko diot Josebari. 300 kilometro orduko abiadura hartzen duen hegazkinetako bat ikusi ondoren, Josebak beste hegazkin bat erabili ahal izango du, iniziazio ikastaroetarako erabiltzen dutena.
Josebak Nafarroako Zirkuitua ere bisitatuko du, motorrarekin lotutako hainbat jarduera eskaintzen baitira bertan. Maxi Guerrero da zirkuituko kirol zuzendaria, eta lasterketa auto berezi batean bolantean jarri eta Joseba kopilotuan jarriko du abiadura inoiz sentitu ez duen bezala senti dezan. Gero, Arguiñanok izango du gidatzeko aukera.
Azkenik, herriaren erdian dagoen Meson Gargantua jatetxea ezagutuko du, Done Jakue bidean dagoena. Esteban Fernández De Las Heras ostalaritza-negozio horretako bazkideetako bat da. Nafarroako hiribildu honetan erromesaldian gelditzen diren mundu osoko milaka pertsonei jaten ematen die. Horregatik, era guztietako plater konbinatuetan oinarritzen da jatetxearen eskaintza, nahiz eta enkarguz plater landuagoak ere egiten dituen.
"Escapadas con Joseba Arguiñano" saioak Los Arcos bisitatuko du 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.