Kargatzen...
Itxi

22:30ean

Canovas Del Castilloren hilketaz, gaur gauean, "Vamos a Hacer Historia" saioan

EITB

Leer en Castellano

Angiolillok Antonio Canovas del Castilloren bizitzarekin amaitzeko izan zitzakeen arrazoiak aztertuko ditu saioak.

Antonio Canovas del Castillo. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, "Vamos a Hacer Historia" saioak 'Matar a un presidente' atala eskainiko du. Elene Lizarralde kazetariaren eta Juan Manuel Gonzalez Cembellin historialariaren eskutik, saioak 1897ko udara bidaiatuko du, garai hartako Gobernuko presidentea zen Antonio Canovas del Castillo Arrasateko Santa Ageda bainuetxean hil zutenera.

Hiltzailea Michele Angiolillo anarkista italiar gaztea izan zen, kazetaria zela esanez presidentea zegoen bainuetxean apopilo bezala izena eman zuena.

Gobernuko presidentea hiltzeaz gain, Angiolilloren beraren heriotza-zigorra ere aztertuko du saioak, eta "Belle Epoque donostiarra" izenekoa ere, izan ere, azken honek Donostiako hiriari eraldaketa handia ekarri zion, ordutik aurrera "Paris txikia" bezala ezaguna izan zena.

"Vamos a Hacer Historia" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)