20:15ean
Oroko Santutegia, gaur, "Escapadas con Joseba Arguiñano" saioan
EITB
Encarni Urkiza, Atabaka Jatetxeako Ander Carrion, Amada Lafuente eta Carlos Ortiz De Zarate bizilagunekin izango da Joseba Zuiako bailarako txokoak ezagutzen.
Joseba Arguiñanok Zuiako bailara zabalaren erdialdean kokatuta dauden Oro herria bisitatuko ditu gaur. Bertan dago baita ere, Oroko Andre Mariaren Santutegia.
Lehen protagonista Encarni Urkiza izango da, Oroko Andre Mariaren Kofradiako lehendakari errektorea eta kofradea. Encarni bailarako biztanleentzat hain garrantzitsua den leku hori balioesteaz arduratzen da, izan ere, urtero, iraileko lehen igandean, Kofradiaren jaia ospatzen da bertan. Kofradiak sukaldea eta jangela ditu Santutegiaren barruan, eta Josebak ahate azpizuna egingo du bertan, foiearekin eta marrubiekin, sagar eta alberjinia erreekin.
Santutegiaren instalazioetan jatetxe bat dago, Atabaka Jatetxea, Ander Carrionek eta beste bi bazkidek kudeatua. Hirurak duela ia lau urte ekin zioten abentura horri, bertako bisitariei gastronomia tradizional ona eskaintzeko helburuarekin. Anderrek prestatuko duen platera barazkiz betetako txipiroiak izango dira, gari-kremarekin, patata biziekin eta odolki bolatxo bat pikillo kremarekin.
Bestalde, Josebak ostatu berezi bat aurkituko du Lukianon. Bertan Amada Lafuentek bere familiaren baserri zaharra erakutsiko dio, gaur egun Casa Lafuente apartamentu bihurtu duena. Amadak nekazaritzako lanabes guztiak eta etxeko objektuak ostatuko apaingarri bihurtu ditu. Bisita-txartelean erdaraz idatzitako esaldi hau irakur daiteke: "Tributo a un legado familiar plasmado en sus paredes, rincones y detalles".
Azkenik, Oroko Santutegia bisitatuko du Josebak, Oroko Ama Birjinaren irudi bat duen Erdi Aroko eraikina, XII. mendeko tailu polikromatu bat. Carlos Ortiz De Zarate apaizak, antropologoak eta Arabako tradizio eta kondairei buruzko hainbat libururen egileak, bisita gidatu berezia egingo dio Josebari. Bisita horretan, bere arte eta historiari buruzko xehetasun batzuk emateaz gain, batez ere Santutegiaren eta Oroko Ama Birjinaren inguruan dagoen elezaharrari erreparatuko diote.
"Escapadas con Joseba Arguiñano", gaur izango da ikusgai, 20:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.