Audientzia
'Teleberri 2', igandeko saiorik ikusiena Euskadin
A.H.
EITB
Barriola eta Martinez de Irujoren arteko lau t'erdiko partidaren zuzeneko emanaldiak audientzia nagusitasuna lortu zuen bere ordu tartean.
Euskal Telebistako albistegiak eta kirol eskaintza euskaldunen aukera gustukoenak izan ziren igandean. ETBko bigarren kateko 'Teleberri 2' albistegia eguneko saiorik ikusiena izan zen eta bataz besteko 210.000 ikus-entzule lortu zituen. %18,8ko audientzia zatia izan zuen eta 530.000 pertsonek bat egin zuten albistegiarekin emisioan zehar. 2011garren urteko 'Teleberri'rik ikusiena izan zen igandekoa eta ETB-1eko 'Gaur Egun 2' saioak ere bere urteko daturik onena lortu zuen.
ETB-1eko pilota partida
Bestalde, Barriola eta Martinez de Irujok jokatutako lau t'erdiko partidaren zuzeneko emanaldiak audientzia nagusitasuna lortu zuen bere ordu tartean. %16,9ko audientzia zatia lortu zuen, tarteko hurrengo saiorik ikusiena baino 5,4 puntu gehiago. 206.000 ikus-entzulek bat egin zuten partidarekin eta 142.000 pertsonek jarraitu zuten kirol emanaldia bere osotasunean.