Itxi

22:15ean

"Y la gente se quedó en casa, héroes anónimos", ostiralean, ETB2n eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Amaiur, Ager, Markel eta Davidek euren familiarengandik urrun pasa behar izan zuten itxialdia, eta nola bizi zuten azalduko dute.

"Y la gente se quedó en casa, héroes anónimos". EITBren bideo batetik hartutako irudia.

"Y la gente se quedó en casa, héroes anónimos"docu-realitya eskainiko da gaur ETB2n eta eitb.eus-en. Saioak COVID-19ak eragindako garai gogor hau, samurtu  duten heroiei ahotsa emango die. Autograbazioen bidez, nola bizi izan duten eta bidean aurkitu dituzten oztopoak nola gainditu dituzten azalduko du.

Izurriteak eragindako egoera honen erdian asko dira aurrera jarraitzeko gogor borrokatu behar izan duten pertsonak: osasun langileak, supermerkatuetako langileak edota banatzaileak, esaterako. Heroi bihurtu diren horiek itxialdi garaian itxaropena ez galtzea lortu zuten. Ostiral honetan saioak aurpegia jarriko die heroi anonimo horiei.

Konfinamenduan euren bizipenak grabatzen hasi ziren eta orain arte jarraitu dute. Autograbazio horien bidez, euren bizitza intimoena eta izan duten ibilbidea erakutsiko dute: aurtengoa nolakoa izan den eta zein egoeratan dauden orain.

Amaiur haurdun geratu zen eta, bere senarrarekin batera egon bazen ere, itxialdia amarengandik urrun igaro behar izan zuen. Bere lehen ekografia, erditzea eta orain bere umeaz nola gozatzen duen azalduko du, nahiz eta egoerak beldurtzen duen.

Ager senarrarengandik eta seme-alabengandik urrun bizi izan zen bere lanbidearengatik. Anbulantzia gidaria da eta ez zuen bere familia arriskuan jarri nahi. Berrelkartzeaz,  egunerokotasunaz eta familiarekin bizitzera itzultzean aurre egin beharreko beldurrei buruz hitz egingo du.

Markel gaixotasun arraroa duen eta behar bereziak dituen haurra da. Bere amak beti lagundu izan dio, baina itxialdia atzerapauso bat izan zen txikiarentzat. Arriskuko pertsona denez, orain erronka berriei egin behar die aurre, baita bere amak ere.

David Lizarrako adinekoen egoitza bateko zuzendaria da. Konfinamenduan, langile eta adinekoekin isolatu behar izan zuen. Familiarengandik banandutako hilabete horiek gogorrak izan ziren. Orain nola bizi duen kontatuko du, eta berriro gerta ote daitekeen ere azalduko du.

"Y la gente se quedó en casa, héroes anónimos" gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.