Itxi

Audientziak

Igandeko pilota jardunaldiak, euskaldunen artean nagusi

EITB Media

Leer en Castellano

Emakume Master Cup txapelketako finalak euskaldunen artean % 18,4ko audientzia-zatia bereganatu zuen, eta lau t'erdiko finalerdiak berriz, % 23,0ko kuota.

Aldai eta Orbegozo, Emakume Master Cupeko txapeldunak. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Igandean jokatutako Emakume Master Cup txapelketako finala euskaldunen artean nagusi izan zen, % 18,4ko audientzia-zatiarekin. Halaber, % 8,5eko audientzia-zatia lortu zuen orokorrean eta 35.000 ikus-entzulek egin zuten txapelketarekin bat partidaren uneren batean.

Berebat, lau t'erdiko txapelketako finalerdiak ere oso datu onak lortu zituen. Bere ordu-tartean nagusi izan zen % 13,6ko audientzia-zatiarekin. Gainera, Jaka eta Ezkurdiaren arteko partida euskaldunen artean % 23,0ko kuota bereganatu zuen eta 181.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.