Kargatzen...
Itxi

Abenduaren 24an eta 25ean

Gabonetako programazio berezia prestatu du EITBk

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gabonek berez duten magia eta berezitasunarekin bat eginez, hainbat saio berezi eskainiko dira ETB1en, ETB2n, ETB3n eta eitb.eus-en.

Olentzero eta Mari Domingi. Argazkia: EITB

Gabonak ate joka ditugun honetan, EITBk abenduaren 24rako eta 25erako programazio berezia prestatu du, egoera berezi honetan ere entretenimendurik onena eskaintzeko asmoz. Gustu guztietarako saioak eskainiko dira bi egun horietan ETB1en, ETB2n, ETB3n eta eitb.eus-en, guztiak ere magiaz eta ilusioz beteta.

Gabon egunez, Xabier Leteren heriotzaren 10. urteurrena betetzen dela eta, poeta izango da nagusia ETB1en eta eitb.eus-en.

21:45ean, "Lete; Gezur eta egia, gurea" ikuskizuna eskainiko da. Ilaski Serrano arituko da abenduaren 9an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian grabatutako ikuskizunaren aurkezpen lanetan. Ondoren, 23:30ean "Ni Naiz Lete" dokumentala eskainiko da berriro.

Hainbat euskal artistek hartu zuten parte omenaldian: Asier Serrano, Oihana Lekuona, Mikel Markez, Ane Gabarain, Petti, Begoña Bergaretxe, Eñaut Elorrieta, Olatz Salvador, Mario Gas, Jabier Muguruza, Txema Garcés, Pascal Gaigne, Pier Paul Berzaitz, Iñaki Beraetxe Karlos Linazasoro, Jon Gerediaga, Itxaro Borda, Juanjo Olasagarre, Aintzane Galardi, Anjel Lertxundi, Mariasun Landa, Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Antton Valverde, Luis Garde, Tere Irastorza, Karmele Jaio, Miren Agur Meabe, Igor Estankona, Kirmen Uribe eta Argia dantza taldea.

ETB2n ere musikak leku berezia izango du Eguberri egunean. Euskadiko Orkestraren Gabonetako kontzertu berezia emango da goizean 11:00etatik aurrera. Kontzertua pasa den abenduaren 9an grabatu zen Bilboko Euskalduna Jauregian, eta bi konposatzaile ezberdinen bi zatik osatzen dute kontzertua: D. Shostakovich eta R. Schumman.

21:50ak aldera, bestalde, "La Noche De…" saio berezia emango da ETB2n eta eitb.eus-en. Bumblebee akziozko filmaren telebistako estreinaldia izango da, eta beste hainbat atal ere aurkeztuko ditu Felix Linaresek gidatutako saioak.

Albisteak (7)