Itxi

17:00etatik aurrera

Lau t'erdiko finala, gaur, zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Jaka eta Altuna III.ren artean jokatuko da finala. Eguerdi aldera saskibaloia eskainiko da, Liga Endesako 18. jardunaldia jokatuko dute IDK eta Duran Enseio taldeek.

Lau t'erdiko finala: Jaka vs Altuna III. Argazkia: EITB

Saskibaloia eta pilota eskainiko dira gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.

12:10ean hasiko da Liga Endesako 18. jardunaldia IDK eta Duran Enseio saskibaloi taldeen artean. Xabier de La Fuentek eta Aitor Uriondok egingo dute partidaren jarraipena. 

Ondoren, 17:00etan, binakako bi partida eta Eusko Label Txapelketako lau t'erdiko finala jokatuko da Bilboko Bizkaia frontoian. Lehenengo, binakakoan Elezkano II-Aranguren bikoteak Peña II-Martija pilotarien aurka jokatuko dute. Ondoren jokatuko da pilotako partida nagusia, lau t'erdiko finala Jaka eta Altuna III.ren artean. Eta bukatzeko, hirugarren binakako bat jokatuko dute Salaberria-Garmendia vs Larrazabal-Erasun pilotariek. Partiden jarraipena Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Elena Azpeitiak egingo dute "ETB Kantxa" saioan.

Informazio gehiago (1)