Itxi

Audientziak

ETB1eko Gabon Gaueko bereziak, euskaldunen artean nagusi

EITB MEDIA

Leer en Castellano

ETB1eko "Gabon! Kantatzera gatoz" saioak % 15,1eko audientzia-zatia lortu zuen, eta "Fair Saturday. Gora Bihotzak" ikuskizunak % 14,3ko kuota.

"Gabon! Kantatzera gatoz" saioko argazkia. Argazkia: EITB Media

ETB1eko eta ETB2ko saio bereziek audientziaren harrera bikaina izan zuten Gabon gauean.

Alde batetik, ETB1eko "Fair Saturday. Gora Bihotzak" ikuskizuna eta "Gabon! Kantatzera gatoz" saioa euskaldunen artean nagusi izan ziren. "Fair Saturday. Gora Bihotzak" esaterako, % 7,4ko audientzia-zatia bereganatu zuen eta euskaldunen artean, % 14,3ko kuota. 112.000 ikus-entzulek jarraitu zuten ikuskizuna emisioaren uneren batean.

Era berean, "Gabon! Kantatzera gatoz" saio bereziak ere oso datu onak izan zituen: % 6,9ko audientzia-zatia lortu zuen, eta euskaldunen artean, % 15,1eko kuota. Saioak halaber, 132.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. Maddalen Arzallusek eta Julen Telleriak aurkeztutako saioak politika, kirola, kultura eta euskal gizarteko aurpegi ezagunenak kantatzera gonbidatu zituen. 

ETB2n, "El Club del Tupper" saio bereziak % 8,2ko audientzia-zatia bereganatu zuen eta 212.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan. Sara Gandara, Iñaki Urrutia eta Ainhoa Sanchez aritu ziren urrezko tupperra lortzeko lehian. 

Aipagarria da baita ere, ETB1eko "Olentzero Magikoa" saio bereziak lortutako datuak; izan ere, % 3,7ko audientzia-zatia bereganatu zuen, eta euskaldunen artean % 6,1eko kuota. Orobat, 74.000 ikus-entzulek jarraitu zuten saioa emisioko uneren batean.

Informazio gehiago (1)