Audientziak
265.000 ikus-entzulek jarraitu zuten igandean Lau t'erdiko finala
EITB MEDIA
Larunbatean jokatutako Lau t'erdiko promozioko finala, aldiz, euskaldunen artean nagusi izan zen, % 18,8ko kuotarekin.
Igande arratsaldean, "ETB Kantxa" saioak zuzenean eskaini zuen Lau t'erdiko finala. Jaka eta Altuna III.aren artean jokatutako partida bere ordu tartean nagusi izan zen, eta % 21eko audientzia-zatia bereganatu zuen. Euskaldunen artean, aldiz, % 26,5eko kuota lortu zuen eta 265.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Bestalde, larunbatean jokatutako Lau t'erdiko promozioko finalak ere datu onak izan zituen. Elordi eta Egiguren V.aren norgehiagokak % 8,8ko audientzia-zatia lortu zuen, eta euskaldunen artean % 18,8ko kuota. Halaber, 108.000 ikus-entzulek egin zuten bat partidarekin emisioko uneren batean.