Itxi

22:30ean

Bigarren aukera bat izango dute lau jatetxek gaurko "Juego de Cartas" saioan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bi jatetxe gipuzkoar eta beste bi bizkaitar arituko dira aurrez aurre saioan: Aldaba, Poli Jatetxea, Katxi hotel-jatetxea eta Toki Alai.

"Juego de Cartas". EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gabonak dira eta "Juego de Cartas"ek, gaur gauean, bigarren aukera bat eman nahi die bere garaian saioan parte hartu zuten eta irabaztea lortu ez zuten hainbat jatetxeri. Parte hartzaileetako bi bizkaitarrak dira, eta beste biak gipuzkoarrak, Gabonetako derbia, horrenbestez. Aspaldiko ezagunak izango dira protagonista, eta umorea eta zirrara ez dira faltako.

Fernando Luis del Riok, Donostiako Aldaba jatetxearen jabe eta sukaldariak, bere garaian bere arerioak eta publikoa bere zintzotasun eta berezkotasunarekin liluratu zituen. Bere jatetxean izandako aldaketak erakusteko gogoz eta errebantxa egarriz ekingo dio saioari.

Ana Uribe, Morgako Poli Jatetxearen jabeetako bat, profesional handia zen, eta hala izaten jarraitzen du. Aitortuko du aurreko aldian urduri jarri zela hainbeste kamera ikustean, baina, orain, hori gaindituta daukanez, saria eskuratu ahal izatea espero du.

Bitxia bada ere, Morgatik dator hirugarren partaidea ere, Joserra Ormaetxea, Katxi hotel-jatetxekoa. Azken aldian izan zuen esperientziak utzi zion oroitzapen onagatik onartu du erronka berriro ere. Bere lokalean ere bada berrikuntzarik, baina, zalantzarik gabe, ikusgarriena haztegi eder bat da, aho zabalik uzten baitu jatetxean sartzen den edonor.

Maider Carceller Toki Alaiko (Aramako ostatua) jabeak dioenez, gaur egun badago oraindik kalean gelditzen jarraitzen duen jendea, programatik igaro ondoren ezagutu egiten dutelako. Aurrekoan zintzoegia izan zelako ez zuela irabazi uste du, baina oraingoan badaki nola jokatu behar duen.

"Juego de Cartas" saioa astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

 

Informazio gehiago (2)