Kargatzen...
Itxi

Kirolak

Saskibaloia eta binakako pilota, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Horrez gain, Ana Ramosek gidatzen duen "Helmuga" kirol saioa eta urtarrilaren 2an jokatutako palako Kutxabank Ligako finalerdiak ere izango dira ikusgai.

Pilotak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

"Helmuga" kirol saioak, saskibaloiak eta pilota jardunaldiek osatuko dute igandeko kirol emanaldiak. Hirurak ETB1en eta eitb.eus-en eskainiko dira.

Eguna "Helmuga" saioarekin hasiko da. 11:30ak aldera, Ana Ramosek aurkeztutako kirol saioa atzera begira jarriko da eta urte honetan emititutako hiru erreportaje izango dira ikusgai: lehena Patrick Fuentes Txuri Urdineko izotz gaineko hockey jokalariarena; ondoren Endika Diez mahai teniseko jokalariarena eta azkena, garai bateko golfa jorratzen duena.

Jarraian, 12:00etan Liga Endesako saskibaloi partida bat jokatuko dute RPK Araski eta Perfumerias Avenida taldeek Gasteizen. Xabier de la Fuentek eta Aitor Uriondok egingo dute kontakizuna.

17:00etan aldiz, "ETB Kantxa" saioan binakako bi pilota partida eskainiko dira, Bilboko Bizkaia pilotalekutik zuzenean. Lehenengoa, binakakoa, Agirre – Ibai Zabalak Bakaikoa – Aretxabaletaren aurka jokatuko dutena. Bigarrena, ostera, UrrutikoetxeaImaz bikoteak Peña IIAlbisuren aurka jokatuko dutena izango da. Azkenik, Elordi - Garmendia bikoteak Zabala - Erostarberi egingo dio aurre. Partiden jarraipena Xabier Euzkitze, Abel Barriola eta Ibon Gaztañazpik egingo dute.

ETB4n, bestalde, pala izango da ikusgai 13:30ean, urtarrilaren 2an jokatutako Kutxabank Ligako finalerdiak eta Xabier Euzkitzek eta Mikel Aierberen esku egongo da kontakizuna.

Informazio gehiago (1)